Garbitzerik behar ez duen azpiko arropa

Garbitzerik behar ez duen azpiko arropa Startup daniar batek ingurugiroa kutsatzen ez duen arropa asmatu berri du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garbitzerik-behar-ez-duen-azpiko-arropa/@@download/image/view_all_1.JPG
2019/07/09
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Startup daniar batek ingurugiroa kutsatzen ez duen arropa asmatu berri du.
Garbitzerik behar ez duen azpiko arropa

Garbigailua ipintzen dugun bakoitzean, ur litro pila erabiltzen ditugu arropa garbitzeko. Noski, garbigailua egunero erabilita, gutako bakoitzak soilik soinean daramaguna garbi mantentzeko erabiltzen dugun ur kopurua izugarria da urte bukaeran. Hain zuzen, maiztasun handiarekin garbitu beharra daukagu azpiko arropa; baina Organic Basics startup daniarrak asmatu berri duen arroparekin, hemendik aurrera ez duzu erabilera bakoitzeko garbitu beharko.

Baina, nola lortu dute azpiko arropak hartzen dituen zikinkeri eta usainak ekiditea? Gakoa zilarra omen da. Antza denez, arropari zilarra gehitu diote; zilarrak usaina eragiten duten bakterien ia %100 hiltzen ditu. Zilarrarekin batera, enpresa honek guztiz birziklagarriak diren materialak erabiltzen ditu bere arropetan. 

Gizon zein emakumeentzat diseinatzen dute, eta azpiko arropaz gain badituzte kamisetak edota galtzak eta galtzerdiak ere. Garbigailua jartzeaz ahazteko prest?