Garbitzeko...gasolina!

Errusiar batek ideia bikaina izan zuen praketatik olio orbana kentzeko. Garbigailuan, detergentearekin batera, gasolina sartu zuen! Emaitza? Garbigailuak eztanda egin eta etxeko sukaldea txiki-txiki eginda utzi zuen. Hori bai, ez zen ez galtzaren ez olio orbanaren arrastorik geratu. Hori garbigarri paregabea!