Garbitzea ahazten zaizkigun gauzak

Garbitzea ahazten zaizkigun gauzak Garbiketarekin oso-oso zorrotza izan ezean, ohikoa izaten da gauza batzuk garbitzeko daudela ez konturatzea edo haien garbiketa atzeratzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garbitzea-ahazten-zaizkigun-gauzak/@@download/image/pexels-heyho-6956119.jpg
2025/09/19

Testua: Maitane Legarreta

Garbiketarekin oso-oso zorrotza izan ezean, ohikoa izaten da gauza batzuk garbitzeko daudela ez konturatzea edo haien garbiketa atzeratzea.
Garbitzea ahazten zaizkigun gauzak

Asteak zazpi egun eta egunak hogeita lau ordu izaten ditu, eta ez dugu nahi dugun guztia egiteko astirik izaten. Gainera, aste osoa garbitzen pasatzea ere ez da planik onena izaten. Hortaz, etxeko txoko edota gauza nagusienak garbitzen ditugu, eta gainerakoak ahanzturan galduta geratzen dira edo behar baino gutxiagotan garbitzen ditugu.

Zeintzuk izaten dira behar baino gehiagotan ahazten ditugunak? Hona hemen horietako batzuk:

  • Urrutiko aginteak
  • Ateen eta leihoen markoak
  • Pertsianak eta gortinak
  • Zokaloak 

  • Argi etengailuak eta ateen heldulekuak
  • Zaborrontziak
  • Ke erauzgailuaren sareta
  • Altzari handien atzealde, gainalde edota azpialdeak
  • Tiraderak eta kaxoien barrualdeak

  • Dutxako burua
  • Komunontziaren atzealdea edo oinarria
  • Somierra
  • Telefono mugikorrak eta haren estalkiak

  • Ordenagailuaren teklatua edo sagua
  • Kargagailuak eta kableak

Gehiago ere badira noski, baina hauek dira horietako batzuk. Zuri zer garbitzea ahazten zaizu, edo zer uzten duzu garbitu gabe? Kontaiguzu sare sozialetan!