Garbigailuaren erabilera murriztea defendatzen duen mugimendua

Garbigailuaren erabilera murriztea defendatzen duen mugimendua Garbigailua gehiegi erabiltzera ohituta gaude. Hori diote behintzat burutu diren hainbat ikerketek, azpimarratuz zein kutsakorrak diren eta aldarrikatuz zenbait arropek ez dutela horrenbesteko maiztasunekin garbitzeko beharrik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garbigailua-erabilera-murriztea-defendatzen-duen-mugimendua/@@download/image/bodegones-dicen-no-moda-rapida-2.jpg
2023/07/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Garbigailua gehiegi erabiltzera ohituta gaude. Hori diote behintzat burutu diren hainbat ikerketek, azpimarratuz zein kutsakorrak diren eta aldarrikatuz zenbait arropek ez dutela horrenbesteko maiztasunekin garbitzeko beharrik.
Garbigailuaren erabilera murriztea defendatzen duen mugimendua

Lehen araua: sei hilabete arropa garbitu gabe egotea sei hilabete dira, ez gutxiago. Bigarren araua: Ez du balio arropa bainuontzian sartzea. Hirugarren araua: Arropa izoztea onartuta dago... Hauek dira No wash club edo ez garbiketaren klubeko arauetako batzuk. Egitasmo hau Huit Denim galtza bakeroen markak, jasangarritasuna helburu, jarri du martxan. Frogatu nahi du jeana bezalako arropa jakinek ez duela horrenbeste aldiz garbigailutik igarotzeko beharrik eta sei hilabetetik behin garbitzea nahikoa dela. 

Jeanak horrenbeste ez garbitzearen eztabaida aspalditik dago mahai gainean. Diotenez, honek urteak irautea nahi badugu hobe da gutxiagotan garbitzea. "Hauek nire bakero gustukoenak dira. Urtebete inguru dute eta oraindik ez dute garbigailua ezagutuNazkagarria dirudi baina zin dagizuet egin daitekeela" baieztatzen zuen Chip Bergh-ek, Levis markako CEOak, jasangarritasun foro batean. Zenbait ikerketek arrazoia ematen diote. Dirudienez jeanak gai dira bakterioak uxatzeko. 

Baina jeana ez da garbiketaren-aurkako arropa bakarra. Azken urteetan hainbat arropa markek euren iragarkiak horretan oinarritzen dituzte: euren arropak ez dira garbigailuan maiztasunez sartu behar. Marka hauek diotenez euren arropak izerdia xurgatu beharrean berau aireztatzen duen materiala dute eta horregatik ez da hain beharrezkoa arropa horrenbeste garbitzea. 

Pangaia kirol-markak, famatu askoren gustukoak, garbiketa ahalik eta gehien ekiditea gomendatzen du. Garbiketaren ordez eskuilatzea edo ur eta xaboiarekin orbainak kentzea hobea dela dio. Organic Basics markak berriz, zilarrezko partikulekin eratutako teknologia garatu du eta honegatik, kotoizko bere arropek bakterioak uxatzen dituzte. 

Argi dagoena da, arropa garbitzea kutsakorra dela. Ozeanoetan dauden mikroplastikoen herenak gure garbigailuek jaurtitakoak dira. Arropa bat garbitzen den bakoitzean 700.000 zuntz mikroskopiko askatzen ditu eta hauek ozeanoetara iristen dira. 

Baina hau ez a guztia. Gehiegi garbitzeaz gain, gaizki egiten dugu. Hamarkada bat baldin bazoaz ere 30 gradutan arropa garbitzen, Europarren bi erenak oraindik 40 gradutan egiten du, The truth abot laundry txostenaren arabera. Arropa 40 gradutan beharrean 30etan garbitzearekin etxe bakoitzean urtero 27 kilo CO2 aurreztuko lirateke, Europa osoan 5 milioi tona. Iraunkortasuna eta "gutxiago erosi, gehiago iraunarazi" bezalako leloak guztion ahotan dabiltza honetan, beharrezkoa da ñabardura hau ere gehitzea: erabiltzen den bakoitzean arropa garbitzea ez da arropa zaintzea. 

Noski, arropak ehun natural eta ez-sintetikoekin eginak erosteak laguntzen du, kolorazio gehiegi ez dutenak edo sare moduko bat erabiltzea garbitzen ditugun bakoitzean, zuntz hauetako batzuk ozeanoetara pasa ez daitezen. Iraunkortasunaren kasuan, garrantzitsua da arropa ekoizleen josketak eraginkorrak izatea eta kolorea galtzen duten edo erraz gastatzen diren ehunak ez sortzea. 

Erabili, garbitu eta botatzea zen araua orain arte. Mugimendu ekologiko berri hauek arropa konpondu edota orbainak kentzeko modu tradizionalak aldarrikatzen dituzte, garbigailua gutxiago erabiltzearen mesedetan. Hori bai, no wash movement-ek ez du esaten ez dela arropa garbitu behar, baizik eta gutxiago garbitu behar dela.