Garazi Falcon: "Ikatza oparituko nioke azterketak asmatu zituenari"

Garazi Falcon: "Ikatza oparituko nioke azterketak asmatu zituenari" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garazi-falcon-quotikatza-oparituko-nioke-azterketak-asmatu-zituenariquot/@@download/image/65p60-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
Donostiarra. 19 urte. Goenkaleko familia puskako partaidea. Telesailean, Mirariren rolean aritzen da Garazi. Leo. Psikologiako lehen mailako ikasgaia ikasten topatu dugu: "Bihar azterketa izango dut". Musika mota asko entzuten gozatzen du: Marea, Ismael Serrano… Udan, astebete igarotzeko asmoa du Amsterdamen, bost lagunekin batera.

Arrunt laket dut: Lagunekin egotea, eta berandura arte lo egitea (nahiz eta gutxitan egin).


Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Komunetako tapa altxatuta topatzea. Parranda egitea ere ez dut oso gogoko.



Lasaigarri zait: Musika, etzanda egotea… Hondartza. Baita uretan ibiltzea ere, nahiz eta olatuak ez gustatu.


Sutan jartzen naute: Hamaika gauzek. Pronto handikoa naiz.



Gustura irakurri nuen: “El psicoanalista” liburua, intrigazko eta beldurrezko  istorioa da.


Lo seko geratu nintzen irakurriz: Saiatu arren, “La conjura de los necios” liburua ezin izan dut inoiz amaitu.



Bertutea: Maitekorra naiz.
Akatsa: Ez naiz batere puntuala.

Ametsa: Toki lasaietara bidaiatzea.
Amesgaiztoa: Egin nahi dudan bidaia, bertan behera geratzea.


Barre algara eragiten didate: Umorezko telesailek, lagunen tontakeriek…
Negargura ez dut urruti:  Sentibera naiz, eta negarra eragiten duten filmekin,  nahiko malko isuria nago; "Printzesatxoa" pelikularekin, adibidez. 

Urrea: Nire amona Genovevari. Baita gurasoei ere.
Ikatza: Azterketak asmatu zituenari.

"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Ez zitzaidan askorik kostatu bikotekidea topatzea. Urte pare bat daramagu elkarrekin.
"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Kalabaza bat edo beste jasoa naiz, eta kalabazetatik nahiko ikasten da.

Aurtengoarekin, hamabigarren denboraldia du "Goenkale"-k. Adin nagusiaren bila? Batek daki. Nik lehendabizikoa dut. Casting batera aurkeztu nintzen eta hots egin zidaten
Goenkale astuna dela diote batzuek. Asko aldatu da. Orain astean bitan emititzen dute, baina jada hamaika gai jorratu dituzte, eta ez dakite zer asmatu.

Hatzak miazkatzen ditut: Lasagna eta entsaladak janaz.
Gogoko ez dudan jakia: Begiekin jaten dut. Txipiroiak: ziur goxoak direla, baina ezin ditut probatu.

Dirua ordainduko nuke: Lasaitasuna lortzearren.
Ez nioke xentimorik emango: Dirua duenari.

Hondartzara derrigor eraman beharrekoa: Toaila, krema eta etxeko giltzak.
Eguzkitan erre ondoren zer? Eguzkitako krema, aftersuna, eta jantzi zuriak.