Garatzaile nafarren "One Last Breath" bideo-jokoaren trailer berria ikusgai

Garatzaile nafarren "One Last Breath" bideo-jokoaren trailer berria ikusgai Game Erauntsia webgunearen bidez jakin ahal izan dugunez Moonatic Studios garatzailea Nexxyo Labs eta Catness Games erakundeekin batu da euren lehen bideo-jokoa gauzatzeko. Euskaraz estreinatuko da plataforma guztietan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garatzaile-nafarren-one-last-breath-bideo-jokoaren-trailer-berria-ikusgai/@@download/image/maxresdefault_7_S1i6Evg_blog.jpg
2022/05/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Game Erauntsia webgunearen bidez jakin ahal izan dugunez Moonatic Studios garatzailea Nexxyo Labs eta Catness Games erakundeekin batu da euren lehen bideo-jokoa gauzatzeko. Euskaraz estreinatuko da plataforma guztietan.
Garatzaile nafarren "One Last Breath" bideo-jokoaren trailer berria ikusgai

Oraindik ez bada merkaturatu ere, bideo-jokoaren trailer berria jada ikusgai dago. Proiektu nafarra PlayStation Talents Games Camp egitasmoaren barruan hasi ziren garatzen, baina bertatik alde egiteko erabakia iragarri zuten oraintsu "hartutako obligazioen betetzean desadostasunak" direla medio. 

Zailtasunak zailtasun, bideo-jokoa garatzen jarraituko dutela adierazi zuten. Horretarako, aipatutako bidelagun berriak aurkitu dituzte: Nexxyo Labs iruindarrak eta Cattness Games espainiarrak. 

Ez da hor amaitzen albistea, ordea. Hasiera batean jokoa PlayStation eta PC-rako, soilik, zegoen iragarrita, baina orain plataforma guztitan eskuragarri egongo dela adierazi dute, hau da, PlayStation 5, PlayStation 4, Xbox Series, Xbox One, Switch eta PC-tara ere iritsiko dela. Eta jokoa euskara hutsean argitaratuko omen da! 

One Last Breath bideo-jokoan, jokalariak Gaia gizakiaren kontrola izango du natura eta bizitza salbatzeko helburuarekin. Puzzleak eta plataformak izango dira nagusi abenturan, baina borrokarik ere ez da faltako. Inside eta Limbo bezalako jokoak izan dituzte inspirazio euskal garatzaileek. 

Game Erauntsia irratsaioak Moonaticeko Eneko Zubiaurre garatzailea elkarrizketatu zuen. Elkarrizketa ikusi / entzuteko aukera hemen: