Gararen festa handia Anoetako belodromoan

Gararen festa handia Anoetako belodromoan Berri Txarrak, Huntza, Talco, Gatibu, Los Zopilotes Txirriaos, Nogen, La Furia, Itziarren Semeak, Esne Beltza, Hesian, Siroka, Valtònyc eta Soziedad Alkoholika taldeak izango dira, besteak beste, ekainaren 9an. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gararen-festa-handia-anoetako-belodromoan/@@download/image/20181207083623_huntzaplateruena-14_foto960.jpg
2019/04/16
albiste-laburra

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Berri Txarrak, Huntza, Talco, Gatibu, Los Zopilotes Txirriaos, Nogen, La Furia, Itziarren Semeak, Esne Beltza, Hesian, Siroka, Valtònyc eta Soziedad Alkoholika taldeak izango dira, besteak beste, ekainaren 9an.
Gararen festa handia Anoetako belodromoan

Bi hamarkada bete ditu aurten GARA egunkariak, baina ez daude kandelak itzaltzeko moduan. Hain zuzen, Egin itxi eta bi hamarkada geroago, aurreakordio batera iritsi dira Gizarte Segurantzarekin, eta 3 milioi euro baino gehiago ordaindu beharko dituzte. Eginen zorra ordainaraztea "erabat bidegabea" dela salatu zuten, eta geroztik "zor bidegabe" horri aurre egiteko hainbat ekimen jarri dituzte martxan. 

Hala, ekainaren 9an Gara egunkariaren aldeko festa handia antolatu dute Donostian, Anoetako belodromoan. Iragarri berri dituzten musikari parte-hartzaileen artean daude Berri Txarrak, Huntza, Talco, Gatibu, Los Zopilotes Txirriaos, Nogen, La Furia, Itziarren Semeak, Esne Beltza, Hesian, Siroka, Valtònyc eta Soziedad Alkoholika taldeak.

Emanaldirako sarrerak apirilaren 23an jarriko dituzte salgai naiz.eus atarian, 18 eurotan. Dena den, Lemoako Gazte Topagunean eta Akeita NAIZ Gunean, 15 eurotan izango dira eskuragarri. Aldiz, egunkariko harpideek etxean jasoko dituzte sarrerak. Informazio gehiagorako hemen.

 

ARTIKULU HAU INTERESATU BAZAIZU:

GARA: 20 URTE GEROAGO, INJUSTIZIAK DARRAI