Garaño eta Goenaga errepidera

Garaño eta Goenaga errepidera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garano-eta-goenaga-errepidera/@@download/image/loreak_errepide_1367580265.jpg
2013/05/06
albiste-laburra
Garaño eta Goenaga errepidera
80 egunean (2010) arrakastatsuaren taldea bildu eta momentuz Loreak errepidean izena duen filma errodatzen hasiak dira Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Ahanzturaren eta memoriaren arteko tira-birak hizpide izango dituen istorio honek hirukote protagonista ezin interesgarriagoa dakar: Itziar Ituño, Nagore Aranburu eta Itziar Aizpuru. Euskal Herriko paraje ederretan errodatzen ari dira jada; Donostia, Bera, Oiartzun edota Zarautz tartean. Urte amaierarako prest izatea da zuzendarien asmoa.