Garaipenak gutxigatik egin dio ihes Eunate Agirreri

Garaipenak gutxigatik egin dio ihes Eunate Agirreri https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garaipenak-gutxigatik-egin-dio-ihes-eunate-agirreri/@@download/image/2010862017Eunate.jpg
2012/12/13
berria
Garaipenak gutxigatik egin dio ihes Eunate Agirreri
Mexikoko Puerto Escondidon jokatutako Bodyboard Munduko Kopako proba bigarren bukatu du Agirrek. Lehen postua esku-eskura izan du, harik eta azken minutuetan Carla Costa lehiakidea olatuen gainean maisuki aritu den arte.

Eunate Agirre munduko txapeldunorde izan zen pasa den urtean, eta aurten behin baino gehiagotan esan izan du txapela nahi duela. Hori horrela, neguan gogor entrenatu zen Kanariar Uharteetan. Denboraldi honetako lehenengo proban, Brasilen jokatutakoan, finalerako sailkatu ez bazen ere, Mexikon erakutsi du sasoian dagoela. Urte bukaera bitartean bizkaitarrak izango du non lehiatu.

Urriaren 12tik 17ra: Santa Catarina (Brasil)Urriaren 19tik 24ra: Rio de Janeiro (Brasil)Urriaren 28tik 31ra: Isla Margarita (Venezuela)Abenduaren 1etik 5era: Kanariar Uharteak