Garagardo-bainuetxea

Garagardo-bainuetxea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garagardobainuetxea/@@download/image/71p5_2.jpg
2012/12/13
berria
Garagardo-bainuetxea
Munduko lehen garagardo-bainuetxea ireki dute Chochova Plana Txekiako herrian. Bainuetxe honek garargardo-bainuak, kosmetikoak eta masajeak eskaintzen ditu eta, horrez gain, igeri egiteko eta garagardoa edateko aukera ere bada bertan. Spa-ren jabe Jiri Plevkaren arabera, garagardoak larruazaleko hainbat gaixotasun tratatzeko balio du, eta ohiko bainuetxeez aspertuta dauden bezeroak erakartzea espero du.