Garagardoaren boterea

Garagardoaren boterea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garagardoaren-boterea/@@download/image/16p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Britainia Handiko gizon batek erronka jo zion gabonetan bere buruari: baietz gabonak bunker batean igaro. Zenbait egun pasatu ondoren, ordea, ezinegonak, bunkerretik atera behar izan zuen. Gure gizonak premia larria zuen, kanpora atera behar zuen kosta lain kosta… zerbeza bat edatera! Istorioko protagonistak opariak egitea, familiarekin egon beharra eta eguberrietako telesaioak gorroto zituela esan zuen eta horrexegatik erabaki zuela gabonak bunkerrean pasatzea. Garagardorik edan ezina, ordea, gehiegitxo zen berarentzat.