Garagardoa, osasuntsua

Garagardoa, osasuntsua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garagardoa-osasuntsua/@@download/image/2p30-1.jpg
2012/12/13
berria
Garagardoa, osasuntsua
Beti esan izan da sasoian egoteko ez dela alkoholik edan behar. Ikerketek diotenez, ordea, garagardoaren zenbait ezaugarri onuragarriak dira, betiere neurrian hartuta. Besteak beste, bihotzekoak jotzeko edota gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua murrizten du. Horrez gain, kolesterolari, hezurretako osteoporosiari, anemiari eta idorreriari aurre egiten die. Topa egin.