Garagardoa museoan!

Museoak ez dira erakargarriak. Ez, behintzat, oso artezalea edota historiazalea ez bazara. Edo ez bada zerbait zehatza ikusi nahi duzula. Horrela iruditzen zait niri. Nafarroako museora, esaterako, txikitan sartu nintzen, eskolak behartuta. Baina ordudanik ezta zapaldu ere. Ez dakit ezta zer dagoen. Espazio hilak direla iruditzen zait. Eta ez naute batere erakartzen.
Museoak aretoz beteak daude. Erakusketa bat hemen, beste bat han Argazkiak, koadroak, eskulturak, historia Baina areto horiek guztiak edukita, agian hobe izanen litzateke erakusketez gain bestelako ekimenak egitea.
Hasteko, seriotasun puntu bat kentzeko asmoz, taberna bat jarriko nuke museo guztien barruan. Taberna bat non zuku bat, pintxo bat, kafe bat edota garagardo bat hartu (neurrian, noski) eta erakusketak modu alaiagoan ikusi. Ziur nago ardo beltz batekin hobe ulertuko genukeela hainbat koadro.
Eta, zergatik ez kontzertu bat egin horietako gelaren batean? Ez egunero, jakina, baina demagun museoa ostegun gauetan irekitzen dugula eta kontzertu bat eskaintzen dugula. Ez ginateke gehiagotan hurbilduko? Musika talde bat ikusi eta, bide batez, erakusketaren bat. Edo alderantziz. Erakusketa bat ikustera joan eta talde berri bat ezagutu. Edo musika estilo bat.
Esanen didate, agian, horretarako badaudela bestelako lekuak. Eta bai, agian museoa ez da lekurik egokiena kontzertuak egiteko edota garagardoak hartzeko, baina tira, frontoiak ere pilotan aritzeko egin ziren eta, zenbat kontzertu ikusi duzue frontoiren batean? Eta zenbat garagardo hartu? Beraz, ez dut uste museoak eta kontzertuak bateraezinak direnik, ez horixe!
Edo bestela, graffiti-egileentzako areto edota hormak egokitu daitezke. Museoko tabernan, esaterako, edota museo inguruko hormetan. Zergatik ez? Serigrafia tailerrak antolatu, photoshop ikastaroak eskaini, musika nahasteko programak nola erabili erakutsi, bideoak editatzeko nola egin...
Ideia batzuk besterik ez dira. Zuei ere beste hamaika bururatuko zaizkizue, ziur. Eta ez digute kasu putarik eginen, ziur. Eta museoak, orain arte bezain aspergarriak izanen dia. Haientzat kalte! Ni behintzat halako museo batera gustura joanen nintzateke. Zuek ez?