Garagardoa ezpainetan

Sierra Nevada Brewing Co. garagardo ekoizle kaliforniarrak garagardo zapore freskagarria omen duen ezpainetako baltsamo homonimoa merkaturatu du. Oliba olioa, menta, haziak eta alkoholik gabeko beste zenbait osagai natural erabili dituzte. Emakume kontua dela eta, gizonek euren ezpainak ez omen dituzte behar bezala zaintzen eta produktu berri honek horretan lagundu dezakeela uste dute enpresariek. Tooo topiko puska!