Garagardoa debekatuta Carlsberg fabrikan

Carlsberg faktoriak Danimarkan dituen fabriketako langileek greba abiatu dute. Zergatik? Zuzendariek atsedenaldietan garagardoa edatea debekatu dietelako. Halakorik! Urrezko nektarrik ez eta kafeak edo freskagarriak hartzea besterik ez diete baimendu. Garraiolariei, ordea, ez die eragin neurri murriztaileak eta hori da gainontzekoak sutu dituena. Dagoeneko 250 omen dira beren lanpostuetara itzuli ez direnak. Hori zaletasuna hori!