Garagardo marka honek mendiaren erdian bulego bat eraiki du telelana beste maila batera eramanez

Garagardo marka honek mendiaren erdian bulego bat eraiki du telelana beste maila batera eramanez Hilabete ugari etxean lanean pasa ondoren, zeinek ez luke nahi beste norabait lanera joan? Hau da Coors Light garagardo markak erabili duen premisa Kanadan iragarki kanpaina hau burutzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garagardo-marka-honek-mendiaren-erdian-bulego-bat-eraiki-dut-telelana-beste-maila-batera-eramanez/@@download/image/Captura de pantalla 2021-03-02 a las 8.02.26.png
2021/03/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hilabete ugari etxean lanean pasa ondoren, zeinek ez luke nahi beste norabait lanera joan? Hau da Coors Light garagardo markak erabili duen premisa Kanadan iragarki kanpaina hau burutzeko.
Garagardo marka honek mendiaren erdian bulego bat eraiki du telelana beste maila batera eramanez

Zer da ordea egin dutena? 2,5 x 2,5 metroko burdin eta kristalez egindako bulego mugikorra hartu eta elurtutako mendi altu batean jarri dute. Bulegoak elektrizitatea, berogailua, wifi-a eta idazmahaia ditu, telelana egiteko beharrezkoa den guztia, inguru natural ikusgarri baten erdian. 

Coors-ek sare sozialen bidez lehiaketa bat jarriko du martxan eta bost irabazleek bulego berezi honetan lan egin ahal izango dute ordu batzuez. Txandek 4 ordu iraungo dute eta bulegoa desinfektatuko litzateke sesio bakoitzaren ondoren. Kanpaina honen arduraduna Rethink agentzia izan da eta bertako zuzendaria den Xavier Blais-ek aipatu du ideia pandemia garaian sortu zela ez zuelako etxetik lan eginez erlaxatzeko momentu bakar bat ere eduki: Kabina intsonorizatu bat behar genuela bizirauteko esaten genuen txantxetan. Orain, gure telelaneko fantasia horiek egia bihurtzeko aukera izan dugu. 

Bulegoaren kokapen zehatza oraindik zehazteke dago, baina taldeak ikuspegi panoramikoa eta elur askoko leku baten bila dabil. Helburua hala ere, ez omen da gaudenak baino gehiago isolatzea pertsonak, baizik eta euren ingurunetik apur bat atera eta lasaitasun gehiagoz lan egiteko beta eskaintzea.