Garagardo lata hauek gitarra jotzen erakutsiko dizute

Notes IPA deitzen da eta SingleCut Beersmithis kanadiar artisau garagardo markak sortu du. Bere packaging-ak pua bat eta akorde batzuk inprimatuak dakartza praktikatu dezazun.
Honela, lata irekitzeko balio duen mingaina pua ba bihurtzen da. Honela, ez du bakarrik garagardoa irekitzeko balio, baita gitarra jotzeko ere. Pack bakoitzean lau lata datoz, eta bakoitzak etiketa ezberdin bat du oinarrizko gitarra akordeekin (C, D, G eta Em). Honela, garagardoa hartzean, packaging-ak berak gitarraren masta imitatzen du eta akorde horiek jotzeko hatzek nola jarrita eon behar duten ere azaltzen du.
Gainera, etiketa bakoitzak Snapchat-eko kode bat dakar. Kode horretan sartuta handitutako errealitatearekin gitarra klase bat jaso ahal izango da. Modu honetara, zure smartphone-aren bitartez, akorde horiek nolako soinua izan behar lukete entzun liteke, masta behar bezala hartzen ikasi edota norberak bere melodiak konposatu eta partekatzeko aukera ere ematen du.