Garagardo garestia

Garagardo garestia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garagardo-garestia/@@download/image/74p13_1.jpg
2012/12/13
berria
Garagardo garestia
Bizimodua garesti dago. Baina sekula ez zenuke pentsatuko garagardo baten truke hilabeteko soldata ordaindu beharko zenukeenik… Horixe gertatu zaio Erroman Hong Kongeko turista bati: 990 euro eskatu zizkioten zerbeza bat hartu ondoren! Turista kexatu egin zen, noski, eta tabernariak 490 euroko beherapena egitea eskaini zion –eskerrak…—. Azkenik, ordaindu gabe joateak ekar zitzakeen ondorioen beldur edo, 500 euroak ordaintzea onartu zuen txinatarrak. Haserre atera zen turista tabernatik, eta are gehiago haserretu zen, tabernariak kreditu-txarteletik 990 euro kendu zizkiola ikusitakoan