Ganbaratik
Etsaiak taldeko kideak nor bere aldetik ari direnetik, argiago ikusi dira taldearen barruan zeuden joera ezberdinak. Guztien artean, niri Keu gitarra jotzailearena egin zait deigarriena. Bere lehen lana oso ona iruditu zitzaidan, kantu instrumentalek nekagarri gertatzeko duten arriskua gaindituta, pieza ederrak ondu baitzituen. Baina nire ustez, bigarren honetan jo du goia musikari bikain honek. Ganbara hau euskal musikan azkenaldion argitaratutako disko onenetakoa da, eta Dantzan, Trunbon mz eta Plai txikixe bezalako kantu antologikoak ditu. Atmosfera sugerikorrak, ez-ohiko abesti egiturak eta gitarra konponketa politak atsegin badituzu, hauxe da zure diskoa.
