'Game Of Thrones': trailerrak ezkutatzen duena

'Game Of Thrones': trailerrak ezkutatzen duena Frikien Harrotasun Egunean aireratu du HBOk 'Game Of Thrones' telesailaren zazpigarren denboraldiaren lehen trailerra, eta gauza asko utzi ditu bistan, baita Euskal Herriko kostaren irudi ikusgarriak ere. Trailerrak azaleratutako pistak aztertu ditu Ane Urrutikoetxeak. Estreinaldia: 17-7-17. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/game-of-thrones-trailerrak-ezkutatzen-duena/@@download/image/Captura de pantalla 2017-05-25 a las 12.01.39.png
2017/05/25
berria

Ane Urrutikoetxea

Frikien Harrotasun Egunean aireratu du HBOk 'Game Of Thrones' telesailaren zazpigarren denboraldiaren lehen trailerra, eta gauza asko utzi ditu bistan, baita Euskal Herriko kostaren irudi ikusgarriak ere. Trailerrak azaleratutako pistak aztertu ditu Ane Urrutikoetxeak. Estreinaldia: 17-7-17.
'Game Of Thrones': trailerrak ezkutatzen duena

Beste behin, sare sozialak  hastindu ditu HBOren telesail izarrak. Game Of Thrones-en zazpigarren denboraldiak dagoeneko badu estreinadi data: 17-7-17. Aurreko denboralditik, telesailaren gidoiak eta George R. R. Martinen liburu-sagak bide desberdinak hartu dituzte, eta beraz, inork ez daki zer gertatuko den datozen kapituluetan; dena den, lehen trailerrak pista dezente oparitu dizkigu, tartean, Euskal Herriko kostan grabatutako eszena eder bezain ikusgarriak. Eta zer da lehen trailer honetan ikusi daitekeena?

 

[TELESAILAREN DENBORALDI BERRIAK DAKARRENA EZAGUTU NAHI EZ BADUZU, IRAKURTZEARI UZTEA GOMENDATZEN DIZUGU]

 

1) GAZTELUGATXE = DRAGONSTONE

Trailerrak argi uzten du zein den Gaztelugatxeren kokalekua GOTen fikzio istorioan: Dragonstone irlako gaztelua, Targaryen etxearen jatorrizko kokalekua. Robert Baratheonek Targaryen etxea desagerrarazi ondoren, bere anaia Stanisek hartu zuen Dragonstone. Badirudi, Daenerysek bere etxea aurkituko duela azkenik. Eta etxea ez dago hutsik...

 

2) DAENERYSEK BERE TRONUA AURKITUKO DU GAZTELUGATXEN

Dragoien garezurrek zaindutako ateak irekitzean, trailerrak argi erakusten ditu Gaztelugatxeko eskailerak, baina horien atzean, gaztelutzar bat ikusi daiteke; lehen aipatutako Dragonstone da. Dragoi-erreginak, Itzurungo hondartzako hondarra eskuartean hartu ondoren, bere arbasoen jatorrizko gaztelua begiratuko du desioz; aurkitu du bere tronua.

 

 

3) TYRIONEK BERE MENDEKUA GAUZATUKO DU: CASTERLY ROCK

Dragonstone gaztelu barruko eszenek ematen digute pista; Daenerys eta Tyrion plano baten aurrean agertzen dira, hurrengo mugimendua kalkulatuz. Jarraian, Tyrionen eskuak lehoi baten irudia zapaltzen du, eta aurrerago, Lannisterrak Dragoi erreginaren soldaduekin borrokan ikusi ditzakegu; ondorioa, Tyrionek Lannisterren harribitxi preziatuena den Casterly Rock gaztelua hartzea lortuko du.

 

 

4) MELISSANDREK GAZTELUGATXEN TOPATUKO DU BERE HEROIA: DRAGOI-ERREGINA

Orain arte, Melissandrek ez du zorte handirik izan mundua iluntasunetik aldenduko duen suzko heroia bilatzeko lanetan; azken aldiz, Jon Snowek Winterfelletik bota zuen, eta trailerrak argitu digunez, bere aurreko heroi Stanisen azken etxean aurkitu du babesa; Dragonstonen, hain zuzen. Daenerys ote da bila zebilen suzko heroi hori?

 

5) DRAGOIEK ITZURUN ATSEGIN DUTE

Trailerreko eszenak azkar batean igarotzen badira ere, bada kosta ikusgarri bat erakusten duen eszena bat. Tyrion itsasertzera hurbiltzen ikusi dezakegu, eta planoa aldatzean, Daenerysen hiru dragoitzarrek (gehiago haziko ote dira?) itsasotik zerurantz hegan egiten dute ziztu bizian. Ez dakigu eszenak zer esan nahi duen zehazki, baina ziur paraje ederrak ikusteko aukera eskainiko digula.

 

6) HERIOTZAK PROTAGONISTAK IZANGO DIRA

Euskal Herriko paisaiez aparte, trailerrak argi uzten digu zeintzuk izango diren denboraldi honetako protagonistak. Ohiko batzuk ikusi ditugu (ez denak) hala nola, Arya, Cersey eta Jaime, Jon, Sansa, Littlefinger, Davos... eta baita ez horren ohiko batzuk ere. Iparraldetik heriotza badatorrela sumatu daiteke, eta ikusgarria da sutan ikusi daitekeen Theon Greyjoyren ontzia... ziur aski, Euron Greyjoyren eskutik. Denak arriskuan egongo direla ematen du beste behin, baina lasai; R. R. Martinek bost protagonista amaiera arte bizirik mantentzeka erabaki du. Badakizu ze bost diren?

 

7) ETA BAITA MAITASUNA ERE

Trailerrak, oso laburki baina argi, bi bikote erakutsi dizkigu! Alde batetik, Missandei eta Grey Worm, Daenerysen kontseilari kuttunenak, eta bestetik, Yara Greyjoy eta Ellaria Sand... hau bai sorpresa!