'Game Of Thrones' telesailerako lan poltsa irekiko dute

'Game Of Thrones' telesailerako lan poltsa irekiko dute https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/08/30
berria
'Game Of Thrones' telesailerako lan poltsa irekiko dute
Datorren astelehenean, irailak 5, HBOren telesail ezagunean lan egiteko aukera zabalduko dute; interesdunek egun bakarra izango dute izena emateko. Informazio guztia aurkituko duzu jarraian.

Badator Game Of Thrones Zumaiara! HBOren telesail famatuak lanpostu ugari jarriko ditu. Adi ibili! Interesdunek, egun bakarra izango dute Alondegian izena eman ahal izateko, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara bitarte.

Zumaiako udalak azaldu duenez, Itzurungo  prestaketa lanak irailaren 12an hasiko dira, baina lan horiek ez dutehondartzaren sarrera eta kantinaren eguneroko jarduera oztopatuko

Lan poltsaren baitan, lorezain atrezzorako postuak zein zamalanetarako, garbiketarako eta segurtasunerako pertsonal postuak ere eskainiko dira.  

Halaber, Udalak jakinarazi du, figurante bezala parte hartu nahi dutenek, www.facebook.com/modexporinternacional helbidera jo beharko dutela, non, casting-ez arduratzen den enpresa berak iragarriko dituen, datozen egunetan, izen emate epea eta hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko bete beharreko gainerako baldintza eta ezaugarriak.

Jaso aldizkaria

Urtean 22€

Kultur apur batek ez dizu kalte egingo. Zauden tokian zaudela jaso GAZTEZULO

Harpidetu

Newsletterra

Doan!

Jaso doan GAZTEZULO buletina eta gozatu eduki esklusiboekin!