Game Of Thrones: denboraldi berriarekin ez galtzeko gida

Game Of Thrones: denboraldi berriarekin ez galtzeko gida Non gelditu zen telesaileko pertsonaia bakoitza? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/game-of-thrones-denboraldi-berriarekin-ez-galtzeko-gida/@@download/image/Captura de pantalla 2017-07-14 a las 09.39.55.png
2017/07/14
albiste-laburra
Non gelditu zen telesaileko pertsonaia bakoitza?

Datorren astelehenean, hilak 17, Game Of Thrones teleseilaren zazpigarren denboraldia estreinatuko du HBOk. Gogoan al duzu non gelditu zen pertsonaia bakoitza?

 

[SPOILER: Seigarren denboraldia edo aurrekoak ikusi ez badituzu, hemen utzi irakurketa]

 

JON SNOW: Seigarren denboraldian Winterfeleko gazteluan ikusi genuen Jon, bere arreba Sansa eta Lady Mormont alboan zituela, Iparraldeko Errege bihurtuta. Gainera, Brani esker, bere ama nor den jakin genuen azkenik.

 

SANSA STARK: Iparraldeko Errege bilakatu berri den anaiaren alboan, Littlefingerren maltzurkeriek eraginda, erregina berak izan beharko ote lukeen hausnartzen gelditu zen.

 

BRAN STARK: Harresiaz bestalde, Bran gizajoak atzean utzi zituen Hodor eta otso maiteak, eta Hiru Begiko Belean bihurtuta, harresiaren bestaldera igarotzeko ahaleginetan dabil, osaba Benjen Stark eta Meeraren laguntzaz. Hari esker jakin genuen Jon Snowren benetako ama Lianna Stark dela, Ned Starken arreba, eta Targaryen odola duela.

 

 

ARYA STARK: Behingoz Braavos utzita, Freyen traizioa ederki mendekatzen ikusi genuen Arya. Aurpegi Gabeko Jainkoak hiltzaile apartan bilakatu du Stark hau, Ezkontza Gorriko tragedia bikain mendekatuz.

 

 

DAENERYS ETA TYRION: Dragoi Erregina behingoz jarri da Westeros bidean, eta Euskal Herrian ondo dakigunez, Dragonstonera (Zumaia, Gaztelugatxe...) iritsiko da. Haren alboan ikusiko dugu askoren kuttuna den Tyrion Lannister, Daenerysen Eskua bezala.

 

 

CERSEY ETA JAIME LANNISTER : Seme-alaba guztiak galdu ondoren eta sufritutakoak sufrituta, telesaileko pertsonaia mendekatzaileena Zazpi Erreinuetako Erregina bilakatu berri da, Burnizko Tronuan eseriz. Septoa bere aurkari guztiak barruan zeudela lehertu ondoren, erregina berriak inoiz baino etsai gehiago ditu. Eskerrak bere anaia maitea Jaime alboan duela.