'Game of Thrones' 'Breaking Bad' baino telesail hobea al da? sareak sutan!

'Game of thornes'
ZERGATIK IKUSI
- Mundu maila dagoen (eta ziurrenik egon den) telesail ezagunena eta batez ere mediatikoena delako,hori bai, mainstream etiketa gainetik kendu gabe, ikusle orokor bati iristen jakin izan dute, baina kalitatea alde batera utzi gabe.
- Mundu oso zabal bat eraikitzea lortu dutelako, azpi-tramaz beterikoa eta pertsonaia sorta harrigarri batez hornitua.
- "Liburua askoz hobea da" esaldi gorrotagarria batzuen burutik ezabatzea lortu duelako; telesailaren lehen denboraldian gidoian eragindako aldaketa txikiek, tximeleta efektu moduko bat sortu baitute trama nagusian, azken denboraldietan istorioaren zati ugari zeharo aldatuz.
- Oso gustura eta erraz ikusten den ekoizpena delako, naiz eta une askotan pertsonaia eta trama guztien artean galtzeko arriskua egon.
BITXIKERIAK
- Arya Stark pertsonaia ahaztezina gorpuzten duen Maisie Williams aktoreak, bizitzako lehen interpretazioa izan du honakoa.
- Lehen denboraldietan azaltzen den (ez dugu esango gero zergatik ez den gehiago azaltzen keinu-keinu) Oona Chaplin aktorea - Robb Stark-en emaztea- Charlie Chaplin ahaztezinaren biloba da.
- Dothraki hizkuntza telesailerako espresuki sorturikoa izan da, liburuan deskribatzen den arren, ez baitute inoiz aipatzen. 3000 hitzetik gora asmatu zituzten.
- Porrot egiteko zorian: orain urte batzuk atal pilotua sortu zutenean, HBO ekoiztetxeak "oso txartzat" hartu zuenez, bertan behera uzteko zorian egon ziren. Zorionez berriro errodatu zuten lehen atal hori, aktore batzuk aldatu zituzten eta emaitza jada ezagutzen duzu.
'Breaking Bad'
ZERGATIK IKUSI
• Azken hamarkadako gidoilariek, motibazio eta jokabide ilunez eraikitako pertsonaiak sortzeko erakutsi diguten grina kontuan izanik, Vince Gilliganek guztietan nortasun amoralena duen pertsonaia sortzearen meritua duelako: Walter white (Brian Cranston), merezimendu osoz, ikono kategoria irabazi duen pertsonaia berdingabea sortu du.
• Pertsonaia ahaztezinez eraikitako istorio berdingabe bat delako. Telesail osoan zehar, metamorfosi-koral baten testigu bilakatzen gaituzten aktore zoragarriz osaturikoa.
• Erritmo narratiboa, koloreen erabilera, sinbolismoz beteriko planoak (Ozymandias atal ikaragarria adibidez), maisulan mailara igoarazi dute telesaila.
• Twin Peaks, The Sopranos, The Wire, Lost eta Mad Menekin batera, telesailen historian arrasto ezabaezina utzi duelako, sormen iraultza horren erantzuleetako bat bihurtuz.
• Maisutasunez zuzendutako bost denboraldiak, amaiera perfektu batekin bukatzen direlako
BITXIKERIAK
• Showtime, TNT, FX eta HBO damutu egingo dira telesaila aireratzeari uko egin izanaz: hamar Primetime Emmy sari, hiru Emmy Brian Cranstonek, bi Aaron Paulek, eta bat Anna Gunnek. Urrezko Globoetan hainbat izendapen eta Guinness errekorrak lortu ditu hainbat web-orrialdetan, historiako puntuazio altuena duen telesaila bihurtzeagatik.
• Bryan Cranston X-files telesailan izan zuen paperagatik izan zen hautatua.
• Saiakera bakarrean lortu zuen Bryan Cranstonek pizzaren sekuentzia famatua egitea.
• Jesse Pinkmanek, telesailean zehar jaurtitzen dituen "yo" eta "bitch" guztiak gidoian azaltzen dira.
• Walter Whiten loteria-txartelaren koordenatuak jarraituz gero, (N 34, 59º, 20º, W 106, 36º, 52) Albuquerquen kokaturiko, ‘Q Studios’etara iritsiko ginateke, telesaila errodatu zen kokalekua.
• SaveWalterWhite.com web orrialdea benetan existitzen da.
• Hasierako tituluetan, Methamphetaminaren formula kimikoa azaltzen da: C10H15N.
• Telesailak, guztira 62 atal ditu. 62. elementu kimikoa Samariuma da, minbizia duten gaixoekin tratamendu gisa erabiltzen dena.
GURE ONDORIOA
Ahal izanez gero biak ikusi, bestela argi eta garbi: BREAKING BAD da gure aukeratua!