'Game of Thrones' beste bi denboraldiz

'Game of Thrones' beste bi denboraldiz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/game-of-thrones-beste-bi-denboraldiz/@@download/image/game_of_thrones_1398776583.jpg
2014/05/05
albiste-laburra
Iragan apirilean estreinatu zuten Game of Thrones telesailaren laugarren denboraldia, eta uneotan ikusgai dagoen ikus-entzuteko fenomenorik handiena dela argi geratu da: lehenengo kapituluak sei milioi eta erdi ikusle baino gehiago izan zituen, telesailaren markarik onena. Emaitza horiekin, logikoa den moduan, HBO kateko presidente Michael Lombardok ziurtatu du bosgarren eta seigarren denboraldia jada sinatuta daudela. Eta zurrumurruak diote, film formatuan emango zaiola amaiera, zine aretoetan.