GAME OF THRONES 7X4-7X5: 'THE SPOILS OF WAR' ETA 'EASTWATCH'

GAME OF THRONES 7X4-7X5: 'THE SPOILS OF WAR' ETA 'EASTWATCH' Astero, 'Game Of Thrones' telesailaren zazpigarren denboraldiaren errepaso txikia eskainiko digu Ane Urrutikoetxeak; hona hemen laugarren eta bosgarren kapituluek eskaini digutena! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/game-of-thrones-7x4-7x5-the-spoils-of-war-eta-eastwatch/@@download/image/Captura de pantalla 2017-08-14 a las 12.05.51.png
2017/08/14
erreportajea

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Astero, 'Game Of Thrones' telesailaren zazpigarren denboraldiaren errepaso txikia eskainiko digu Ane Urrutikoetxeak; hona hemen laugarren eta bosgarren kapituluek eskaini digutena!
GAME OF THRONES 7X4-7X5: 'THE SPOILS OF WAR' ETA 'EASTWATCH'

[SPOILER: Kapituluak ikusi ez badituzu, hobe irakurtzeari uzten badiozu]

 

Aurreko asteko hutsunea betez, Game Of Thrones telesaileko azken denboraldiko laugarren eta bosgarren kapituluen errepasoa duzue hemen, biak bat eginda. Asko dago esateko bi kapitulu hauetaz, eta hirugarrenaren amaierak tentsio handiz utzi bagintuen, laugarrenean amaierarako prestatzen dabiltzala ikusi dugu. Has gaitezen!

 

The Spoils Of War laugarren kapituluan tentsio handiko uneak ikusi genituen, eta baita aspalditik desiatutako elkarretaratzeak ere. Eta, beste behin, gure kosta ikusi genuen; honetan, lur azpian gordetzen dena.

 


Koba hau horren handia ote?

Jon Snow eta Daenerysen artean kimika geroz eta bortitzagoa dela argi dago. Ezin dugu ahaztu baina, beraiek jakinaren gainean ez dauden arren, familia direla; Daenerys Jonen izeba litzateke. Dena den, ezin hobeto ulertzen dute elkar, nahiz eta biak ikaragarri burugogorrak izan. Jonek Ibiltari Zurien froga erakutsiko dio Danyri kobazuloan, eta honek, azkenik, sinetsi egingo dio. Bazen garaia!

 


Missandei Daenerysi: "Esango dizut zer eskatu behar diozun Joni"

 


Jonek emakume bat kobazulo batera eramaten duen bakoitzean... txinpartak nonahi!

 


Ibiltari Zuriak! Ez zituen Jonek margotuko, ezta?

 

Iparraldean, Stark familiaren etxean, Arya azkenik bueltan da. Hunkituta besarkatuko ditu Sansa eta Bran anai-arrebak, baina... hiruak asko aldatu dira, gehiegi. Bran ez da Bran, Hiru Begiko Belea baizik, eta mundu hau utzi balu bezala, ez dirudi gizaki denik. Sansak erraztasun handiz hartu du Jonen postua Iparraldeko Errege moduan, eta Littlefingerren laguntzari esker, dagoeneko Jon baino gehiago maite dute. Bestalde, Aryak bere borrokarako abileziak erakutsiko ditu... eta bi ahizpen arteko tentsioak gora egingo du.

 


Hirurek iraganera bueltatu nahiko lukete... baina ezinezkoa da.

 


Aryak harrituta utziko du Brienne.

 

Eta azkenik, hirugarren kapituluaren amaierako klimax-a; itxaroteaz nazkatuta, Daenerysek bere Dothraki armada eta Drogon dragoia hartu, eta zuzenean doa Lannisterrengana. Jonen gomendioak jarraituz, sekulako triskantza egingo du, baina bere indarrak neurtuz, aita bezain zorotzat hartu ez dezaten. Hala eta guztiz ere, ez da guda bat izango, txikizioa baizik. Jamie Lannisterrek ikara aurpegiz jarraituko ditu Dragoi Erreginaren gehigikeriak, kasik burua (eta bizia) galtzeraino. Eskerrak Bronn bere ondoan duen!

 


Bronn, Lannisterrek egindako inbertsio onena.

 


Hitz gakoa: Dracarys!


Drogon gizajoa! Gehiago surfitu genuen honengatik ehunka hildakoengatik baino...

 


Jamie uretan ondoratzen amaitu zen kapitulua...

 

... Baina ez, Jamie ez da hil, oraingoz behintzat. Dena den, arazoak ez dira desagertu. Bosgarren eta aireratutako azken kapituluak, Eastwatch, ez digu horrenbeste akzio eskaini, baina berriz ere, datorrenerako piezak mugitu dizkigute taula gainean. 

 


Daenerys: "Belaunikatu ala kixkalita hil".

 

Daenerysek berriro hartu du gerraren batuta, eta bere benetako indarra erakutsi du, erabateko txikizioa eragin gabe. Dena den, ez dago oraindik bere osotasunean; esaera zaharrek diotenez, hiru laguntzaile izango ditu alboan tronura iristeko, eta oraindik ez du argi zeintzuk diren hiru horiek. Sir Jorah Mormont bere ondora bueltatuko da, eta aurrekoan baino askoz modu lagunkoiagoan hartuko duen arren, Mormont friendzone egoeran jarraituko du, aurkari indartsu bat duelako Danyren bihotza konkistatzeko borrokan: Jon. Iparraldeko Erregeak, Igrittek esango lukeen moduan, ez daki ezer, baina Dragoi Erreginak botatzen dizkion begiradak laguntasuna baino gehiago erakusten dute... eta badirudi inguruko guztiak konturatu direla, Tyrion eta Jorah barne, Jon ezik.

 


Jorah-rentzat besarkada bat...

 


...Jonentzat maitasun begiradatxoak.

 

Azken kapituluko beste momentu hunkigarrienetako bat Jon eta Drogon dragoiaren artekoa izan da. Dragoiak sekulako begirada xamurrak botako dizkio Joni, bere Targaryen odola usainduko balu bezala eta tronurako eskubide gehien dituen pertsonaia dela ikusaraziz. Aldi berean, Gillik Sami kontatzen dio Raegharrek bere ezkontza ezeztatu zuela beste batekin ezkontzeko (Lianna Stark, Jonen benetako ama), eta honek kasu handirik egiten ez dion arren, beste behin, Jonen benetako jatorriare ninguruan keinu bat eskaini digute: Jon ez da sasikumea!

 


Drogon eta Jon primeran eramaten dira.

 

Hiriburuan, Jamiek ez daki bere arrebak zein punturaino duen argi egiten duena; kamikaze zoro bat da, edo denetan argiena? Cerseik beti bezain gogor jokatuko du, baina oraindik ez du burua galdu, eta albiste bat emango dio anaiari: haurdun dago, eta oraingoan, beldurrik gabe adieraziko du umea Jamierena dela. Nola hartuko du Euron Greyjoyk traizioa?

 


Nolakoa izango da Cerseyren haurra? Joffrey ala Tommen berri bat?

 

Iparraldean, Aryak ez du Sansaren jokaera gustuko, eta Littlefinger zelatatzen hasiko da. Aryak oraindik ikasi ez duena, baina, honakoa da: ezkutaketan inork ez diola irabazten Littlefingerri. Beste behin, zeharo engainatuko du Stark txikia, bere ahizparen aurka jarriz eta liskarra hareagotuz. Sagua eta katuaren arteko jolasean, ziria sartu diote hiltzaile txikiari.



Irentsiko ote du Sansak Littlefingerren amua?

 


Nor da sagua eta nor katua?

 

Azkenik, harresiaz bestaldera doa berriro Jon, Ibiltari Zuriak errealak direla frogatzeko zonbi baten bila (zelako plan zoroa!). Horretarako, sekulako dream team-a izango du alboan: Jorah Mormont, Gendry (azkenik, azaldu da!), Tormund, Berric Dondarrion, Thoros eta Txakurra. Lortuko al dute hildakoen artetik bizirik ateratzea? Datorren asterarte itxaro beharko dugu!

 


Talde bikain honek ez badu Ibiltari Zurien aurka irabazten, ez dago ezer egiterik!

 

 

GAME OF THRONES telesailaren jarraitzailea zara?

Komentatu kapituluak Twitterren @aneurruti-rekin!