'GAME OF THRONES' 7X2: 'STORMBORN'

'GAME OF THRONES' 7X2: 'STORMBORN' Astero, 'Game Of Thrones' telesailaren zazpigarren denboraldiaren errepaso txikia eskainiko digu Ane Urrutikoetxeak; hona hemen 'Stormborn' bigarren kapituluak eskaini diguna! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/game-of-thrones-7x2-stormborn/@@download/image/game-of-thrones-euron-season-7-stormborn-twitter-reactions.jpg
2017/07/25
erreportajea

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Astero, 'Game Of Thrones' telesailaren zazpigarren denboraldiaren errepaso txikia eskainiko digu Ane Urrutikoetxeak; hona hemen 'Stormborn' bigarren kapituluak eskaini diguna!
'GAME OF THRONES' 7X2: 'STORMBORN'

[SPOILER: Kapitulua ikusi ez baduzu, hobe irakurtzeari uzten badiozu]

 

Lehen kapitulua lasaiegia izan zela pentsatu bazenuten, adi, bigarrenak sekulako martxa hartu baitu! Stormborn izenarekin bataiatu dute kapitulu berria, Daenerysen izenetako bati erreferentzia eginez, eta baita denboraldiko gaizkile berriari ere, Euron Greyjoy. Ekaitza dator!

 

Dragoi Erregina erasotzeko eta tronua bereganatzeko irrikaz dago, baina bere kontseilariek moderatzeko eskatzen diote. Geroz eta indartsuagoa dela erakutsi digu Danyk, baina oraindik ez da denok espero dugun Targaryen beldurgarrian bihurtu; Varysi traizioa barkatu eta Tyrioni kasu egin ondoren, bere aliatu bihurtu diren Pyke eta Dorneko etxeak itsasoratuko ditu, Kingslanding setiatu dezaten. Esperientziaren ahotsa den Olenna Tyrellek, baina, argi utziko dio dragoia izan nahi badu gizontxoei kasu egiteari utzi behar diola. Erreginak beste bisita bat izango du; Melissandre. Behingoz, suaren adoratzaileak ez du itsu-itsuan sinetsiko bere jainkoak esaten dionari, eta Jon Snow bere alboan behar duela adieraziko dio.


Daenerys borrokarako prest dago; baina ingurukoek utziko al diote?

 

Hain zuzen, Sami esker, Iparraldeko Erregeak jakin du Dragonstonen (gogoratu dezagun, Zumaia-Gaztelugatxen) ibiltari zuriak hil ditzakeen dragonglass harri preziatua dagoela, eta Dragoi Erreginarekin hitz egitera joatea erabakiko du, Winterfel bere arreba Sansaren eskuetan utziz. Ez dago oso argi erabaki hau ona ala txarra izango den, baina bazpare, Jonek argi utziko dio Littlefingerri bere arreba bakean utzi dezala. Beteko ote du agindua manipulatzaile trebe honek? 



Jonek gutxi iraun du Winterfelen; bueltatuko ote da?

 

Jon Snowren lagunik onena Sam badabil aurrerapausoak ematen, eta bere irakasleak ez badio gehiagi laguntzen ere, azkar ikasten dabil. Sir Jorah Mormont sendatzeko gai izango ote da?


Samek aurrea hartu dio bere irakasleari, aupa Sam!

 

Kapitulu honen momenturik hunkigarrienetakoa Arya Starkek oparitu digu; hiltzaile txikiak jakin du bere anaia kuttuna Iparraldeko Errege bihurtu dela, eta askok espero genuen erabakia hartuko du, mendekuak alboratuz eta etxerako bidea hartuz. Bidean, aspaldiko lagun iletsua topatuko du, Nymeria otso erraldoia; baina bere txikitako laguna basatia da, eta familia berria du; ez du Aryarekin bat egingo, oraingoz behintzat. Ze pena!

 

 
Arya eta Nymeria; hauek bi elkartzeko gogoz geunden!

 

Bitartean, Kingslandingen, Cersey erregina ez da geldirik egon; alde batetik, aliatu berriak egiten dabil bere anaia Jaime, eta erreginak aurkitu du dragoiak akatzeko gai den arma; burnizko gezi erraldoiak jaurti ditzakeen balezta ikaragarri bat.

 



Cerseyk badaki nola hil dragoi bat

 

Cersey ez da tuntuna, hori bagenekien; baina horren azkar aurrea hartuko zuenik ezin genuen espero. Izan ere, laster bere senarra izango den Euron Greyjoyk, telesaileko supergaizto berriak, denboraldiko lehen bataila epikoa eskaini digu, noiz eta bigarren kapituluan! Yara eta Theonen flota ezin errazago hartuko du bere gain, itsasontzi guztiak errez, eta Ellariaren bi alaba akabatuz, Obara eta Nymeria. Theonek, erabat traumatizaturik, ihes egingo du; eta, horrela, su eta ur artean, Daenerysek bere armada erdia galduko du. Ziur hemendik aurrera Olennari kasu egingo diola!

 



Euronek kriston beldurra ematen du!

 

Amaitzeko, kapitulu honetan ikusitako bitxikeri bat; hasierako kredituetan Dragonstone gehitu dute lehen aldiz, Zumaia-Gaztelugatxeren kokalekua mapan erakutsiz:

 

 

GAME OF THRONES telesailaren jarraitzailea zara?

Komentatu kapituluak Twitterren @aneurruti-rekin!