Galtzerdiekin lo egiten duzu?

Galtzerdiekin lo egiten duzu? Udaberria ate joka dugun arren, oraindik hotza ez da erabat desagertu; eta zuk, oinak babesten al dituzu gauez? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/galtzerdiekin-lo-egiten-duzu/@@download/image/socks.jpg
2018/05/03
berria
Udaberria ate joka dugun arren, oraindik hotza ez da erabat desagertu; eta zuk, oinak babesten al dituzu gauez?
Galtzerdiekin lo egiten duzu?

Eztabaida luzerako gaia planteatzen dizuegu; galtzerdiekin lo, bai ala ez? Badira ohitura txarra dela deritzotenak eta kontrakoa diotenak, baina zeinek du arrazoia?

 

 

Galtzerdiekin lo egiteak odolaren zirkulazioari kalte egin diezaiokeela uste den arren, hotz handiko gauetan lo egiten lagunduko digute galtzerdiek. Hain zuzen, lokartzeko ezinbestekoa da gorputzaren tenperatura erregulatzea eta berdintzea, eta hankak hotz gelditzen bazaizkigu, askoz gehiago kostatuko zaigu lo hartzea.

 

 

Lo gaudenean gure gorputza pare bat gradu hozten da; horregatik behar izaten dugu mantatxo bat, baita siesta botatzerakoan ere. Horregatik, gorputza bero badugu, azkarrago eta hobeto egingo dugu lo. Hori bai, galtzerdi egokiak aukeratzea ere garrantzitsua da; azalak arnasa hartu dezala eta orkatiletan oso estu ez egotea gomendatzen dute.