Galtzailearen egunak

Eibartarren seigarren lana dugu honakoa. Ezaugarri nagusia trinkotasuna izan daiteke, eta abestia musikariaren helburu nagusitzat hartuta, minutu gutxiko kantuak dira jaun eta jabe, leloa lege, eta gitarrak egurra emanez. Hamar kantu, zuk aurkitu beharreko zerbaitek lotuta, eta Norton-ek sortutako emaitzetan lege diren arauak, batez ere melodiaren ingurukoak. Oraingoan ere Asier Serranok josi ditu kantuak testu finez.