Galtza eroriak eramateagatik isuna

Duela urte batzuk oso modan egon zen galtzak erorita eramatearena. Hala, mutilek galtzontziloak bistara uzten zituzten. Moda hori oraindik martxan dago hainbat tokitan; esate baterako, AEBetan asko dira galtzak horrela janzten dituztenak. Gauzak horrela, Hego Carolinako gobernuak erabaki du isuna jartzea hala jantzita doazenei.
Hego Carolinara bidaiatzeko asmoa baduzu beraz, ez ahaztu gerrikoa; galtzontziloak erakusten dituztenek 25 dolarreko isuna jaso dezakete lehen abisuan, 50 dolar bigarrenean eta 75 dolar gehi komunitateari zerbitzuak hirugarrenean.
Eta non dago muga? Legearen arabera, galtzek ezingo dute gerriti 3 zentimetro baino beherago egon, eta ezingo dute gerian utzi ipurdia. Gehiegizkoa ala modaren aurkako krimenagatik zigorra?