Galizia: 150 euro katu edo txakur abandonatu bat adoptatzeagatik

Galizia: 150 euro katu edo txakur abandonatu bat adoptatzeagatik Galiziak animaliak adoptatu nahi dituztenei erraztasunak jarri nahi dizkie. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/galizia-150-euro-katu-edo-txakur-abandonatu-bat-adoptatzeagatik/@@download/image/pexels-pelin-nuhoglu-carpaner-2937827-14832690.jpg
2024/04/24
Galiziak animaliak adoptatu nahi dituztenei erraztasunak jarri nahi dizkie.
Galizia: 150 euro katu edo txakur abandonatu bat adoptatzeagatik

Helburu honekin, Galiziak, programa berri bat jarriko du martxan: katu edo txakur abandonatu bat adoptatzen duenari 150 euro emango zaizkio. Ekintza honen helburua albaitariareneko lehen gastuak estaltzen laguntzea da.

Galiziako txakurtegiek ohartarazi dute gainezka daudela eta egoerak hobetu beharra duela. Diru-laguntza hau, beraz, ez da eurentzat bakarrik. Izan ere, azken helburua adopzioak bultzatzea da. Honela, txakur bat adoptatzen duenari 150 euro emango zaizkio, eta katu bat adoptatzen duenari 125 euro.

“Identifikatzeko mikrotxipa jartzearen gastua, desparasitaziokoak, txertaketa eta esterilizazioa lagundu nahi dira diruz”, adierazi du Galiziako gobernuak. Hori bai, data zehatz batekin bete beharko da: dirulaguntza jaso ahalko dute neurria indarrean sartu denean adopzio tramiteak hasi dituztenek eta neurria irailaren 30era arte luzatuko da soilik.