Galgoak: erabili, bota eta hil

Galgoak: erabili, bota eta hil Kontziente naiz lerroburu gordina aukeratu dudala testu honi izenburua emateko. Gordina bai, baina tamalez erreala. galgo arrazako txakurren egoera tamalgarria eta oso tristea baita, eta sarritan hori izaten da beraien etorkizuna: lanerako, ehizarako, lasterketarako erabiltzen dituzte, eta "baliorik" ez dutenean, abandonatu edota amaiera oso krudelak izaten dituzten animaliak izaten baitira. Mundu osoan bizi duten egoera latza den arren, estatu espainiarreko datuak dira bereziki beldurgarriak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/galgo-txakurren-adopzioa-bizitza-eraldatzeko-tresna-galgoak-erabili-eta-bota/@@download/image/galgoakgaztezulo.jpg
2019/08/23

Testua: GaizkaIzagirre @Gaizka_Izagirre

Kontziente naiz lerroburu gordina aukeratu dudala testu honi izenburua emateko. Gordina bai, baina tamalez erreala. galgo arrazako txakurren egoera tamalgarria eta oso tristea baita, eta sarritan hori izaten da beraien etorkizuna: lanerako, ehizarako, lasterketarako erabiltzen dituzte, eta "baliorik" ez dutenean, abandonatu edota amaiera oso krudelak izaten dituzten animaliak izaten baitira. Mundu osoan bizi duten egoera latza den arren, estatu espainiarreko datuak dira bereziki beldurgarriak.
Galgoak: erabili, bota eta hil

The Guardian egunkari britaniarrak ikerketa bat argitaratu berri du txakur mota hauek jasaten duten tratuaren inguruan eta animalia honekiko krudeltasun zerrenda horren lehen postuan estatu espainiarra ageri da, Europako krudelena bezala. "Ehizarako armak" bezala tratatzen dituztela salatzen du, EB ia osoan debekatua dagoen zerbait, eta batez ere datu argigarriak eman ditu ezagutzera.
Erakunde eta elkarte desberdinen arabera, urtero, ehiza denboraldiaren amaieran (otsaila inguruan), 50.000 galgo inguru hiltzen dituzte (soilik Espainian). Baina zifra beldurgarri hau, errealitatetik oso urrun dagoela salatzen dute, "hilketak eta abandonuak urte osoan gertatzen baitira". SOS Galgos erakundeko Anna Clements-en hitzetan "Espainian milioi bat galgo inguru daudela kalkulatzen den bitartean, erregistratuak dauden galgeroak aldiz, ez dira 200.000ra  iristen. Horrek esan nahi du gainerako  beste txakurrengan ez dagoela inongo kontrolik administrazioaren aldetik eta "behar" ez dituztenean, milaka, gosez hil, urkatu, abandonatu edota errepideetan amaitzen dutela, bizitza miserable hori amaiera are tristeagoa emanez. 

Baina gaurkoan adibide positibo bat eman nahiko genuke argitara, Travis Patenaude argazkilaria eta Leena txakurraren kasua aipatuz. Bera eta bere bikoteak, arraza honetako txakur bat adoptatu zuten 2012 urtean. Ehiza denboraldia amaitu zenean, zuhaitz batetik urkatzeko zorian egon zen beste kasu horietako bat, eta SOS Galgos erakundetik pasa ostean, AEBtan amaitu zuena. Geroztik argazkilariak, erakunde bat sortzeaz gain, -Love Hope Believe Galgo Adoption-, galgo arrazako txakur gehiago adoptatu ditu eta argazkilaritzako duen trebezia hori erabiliz, animalia hauen egoera artearen bidez salatu nahi izan du.


Travis Patenaude  Stink Eye Photography-ren eragileetako bat izateaz gain,  Hearts Speak elkartearen kide ere bada, artista profesionalen elkarte bat, beraien lanaren bidez eta bolondreski, hiri guztietako txakurtegi eta abandonaturiko animalien zentro desberdinei laguntzeko helburuz sortua.


Baina estatu espainiarreko egoera latza ikusita, argazkilari amerikarrak askotan bidaiatu nahi izan du bertara eta elkarte desberdinekin elkarlanean dihardu, galgo espainiarren istorio beldurgarri horiek ezagutzera emateko. Galgo Español after the Hunt- izeneko liburua argitaratu berri du adibidez, eta salmenten diru guztia, BAAS Galgo elkarteari eman dio.


Urrutira joan gabe, Euskal Herrian bertan baditugu txakur hauen alde borrokan diharduten elkarteak, Galgoleku esaterako. Beraien webgune eta sare sozialak bisitatzea gomendatzen dizut, eta zergatik ez, bizitza tamalgarria izan duten animalia maitagarri eta zoragarri hauei bigarren aukera bat ematera ere gonbidatzen zaitugu.

Ez dezagun ahaztu, animaliak gara. Hori ahaztean azaldu ohi dira gizakiaren alderik basati eta zitalenak. Balio beza atal honek gure animalia izaera goraipatu eta beharrean dauden beste animalien berri emateko.

Eta gogoratu: ADOPTATU, EZ EROSI!