Galesko Diana, hurbiletik

Galesko Diana, hurbiletik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/galesko-diana-hurbiletik/@@download/image/2012328911Lady_Di.jpg
2012/12/13
berria
Oliver Hirschbiegel zuzendari alemaniarrak Adolf Hitlerren azken egunak pantailaratu zituen Der Untergang (2004) indartsuan, eta orain, Diana Galeskoarenak errodatuko ditu. Caught in Flight izango du filmak izenburu, eta hasiera batean protagonistarena egiteko Jessica Chastainen izena aipatu bazen ere, azkenean, Naomi Wattsek gorpuztuko du Lady Di. Filmak printzesaren azken bi urteak kontatuko ditu, bizitza sentimentalean eta kanpaina humanitarioetan oinarrituta. Urte amaieran hasiko dira errodatzen.