Galeseko gobernuak politikan gezurra esatea ilegal bihurtu nahi du

Galeseko gobernuak iragarri duenez, lege bat prestatzen ari da, “aurrendaria mundu osoan”, politikan gezurrak esatea ilegala izan dadin.
Mick Antoniw-k, Gobernuko kontseilari orokorrak, esan zuenez, lege hau 2026ko hauteskunde parlamentarioen aurretik ezarriko da. Lege honekin, engainatzen duten politikariak deskalifikatuko dira prozesu judizial baten bitartez. Egitasmoaren arabera, berariaz, gezurra esaten duten horiek kargu publikoetatik kaleratuak izango lirateke.
Eztabaida batean, Alun Davies, laboristak, Andrew RT Davie kontserbadorea salatu zuen txio faltsu bat argitaratzeagatik immigrate ilegalei egiten zaizkien ordainketen inguruan. Adibide honekin, ezarri nahi den lege berriaren garrantzia nabarmendu nahi izan zuen.
“Mugimendu global baten hastapenetan gaude. Politikan gezurra debekatuko dugu” baieztatu zuen Antoniw-k.
Lege proposamen honen helburua gizarteak sistema demokratikoan, behinola, izan zuen konfiantza berreskuratzea da eta beste herrialdeak inspiratzea, neurri berdinak hartuz, desinformazioari aurre egiteko. Alta, egitasmoaren aurka azaldu diren zenbait politikarik ihardetsi dute lege honek oposizioa ezabatu lezakeela eta adierazpen askatasuna zigortu.