Galduak, baina ez betirako

Galduak, baina ez betirako https://www.gaztezulo.eus/albisteak/galduak-baina-ez-betirako/@@download/image/200923927591p70galduak.jpg
2012/12/13
berria
Galduak, baina ez betirako
Gaur egungo telesail arrakastatsuena da Lost. Irla batean galdutako lagunen abenturek milaka jarraitzaile dituzte mundu osoan eta, oraingoz, izanen dute zerekin gozatu. Kontu egizue: telesaila ez da 2010 urtera arte amaituko, edo hori da behintzat J.J. Abrams zuzendariak ekoiztetxearekin sinatutakoa. Bi urte luze falta dira, baina Abrams jauna hasia da amaiera nolakoa izan daitekeen pentsatzen. Aukeretako bat nahiko harrigarria da: pantaila handian eskainiko litzateke, pelikula formatuan. Apustu berritzailea litzateke, ea sosak jarri behar dituztenek zer dioten