Galdetegi baten arabera, gizonezkoen %36 animatzen da babesik gabe sexua edukitzera pornoa ikusi ondoren

Galdetegi baten arabera, gizonezkoen %36 animatzen da babesik gabe sexua edukitzera pornoa ikusi ondoren Nondik jasotzen dugu hezkuntza sexuala? Informazio egokia al dugu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/galdetegi-baten-arabera-gizonezkoen-36-animatzen-da-babesik-gabe-sexua-edukitzera-pornoa-ikusi-ondoren/@@download/image/Captura de pantalla 2023-09-13 a las 8.58.40.png
2023/09/18
Nondik jasotzen dugu hezkuntza sexuala? Informazio egokia al dugu?
Galdetegi baten arabera, gizonezkoen %36 animatzen da babesik gabe sexua edukitzera pornoa ikusi ondoren

Lovehoney britainiar marka sexualak galdetegi bat egin zuen. Helburua? Galdetegian parte hartu zutenen hezkuntza sexuala ezagutzea. Parte-hartzaileen %3k soilik esaten zuen eskolan jasotako sexu klaseak nahiko onak zirela eta gogoratzen zituztela.

Dirudienez, gehiengoak sexuaren hurbilketa praktikoa burutzen dute teorikoa baino gehiago. Pertsonek %44ak aitortu zuen sexuaz, masturbazioaz eta osasun sexualaz ezagutza izan zutela, besterik gabe, eginez, entsegu-errorea metodoaren bidez. Bikotea eta lagunak izan ziren hirugarren informazio iturri garrantzitsuena inkestatuen artean. 

TikTok-ek berak Google ordezkatu du bilatzaile moduan gazteenen artean, batez ere, informazio sexuala bilatzerako garaian: %17ak zuzenean sare sozial honetara jotzen du eduki bila, batez ere onespenaren gaiari buruzkoak bilatzeko. 

Gainera, galdetegiak aurkikuntza garrantzitsu bat egin zuen: pornografia laugarren postuan dago sexualitatez ikasteko iturri moduan. Gizonezkoen kasuan, bereziki, pornografia bigarren aukera da. %36ak baieztatzen du pornoa ikasiz ikasi duela sexualitatea.

Galdetegia pasa zitzaien gizonezkoen %46k diote pornografian ikusitako zerbait imitatzen saiatu direla benetako ekintza sexual batean eta %31k dio presionatuak sentitu direla pornografia imitatzera. 

Daturik kezkagarriena? %36 babesik gabeko harreman sexualak izatera animatua sentitu da pornoa ikusi ondoren. Inkestaren arabera, sexua pornoaren bitartez ezagutu dutenen artean gehiago probatu dute sexu gogorra, aho-sexua, asfixia eta zaplaztekoak.