Galder Perez: Sormen prozesua magia hutsa da

Nick gisa Maritxu eta Bartolo duten neskak eta mutilak txat batean elkar ezagutu, eta zita egin dute. Opera bateko biltegian elkartu dira, eta imaginazioari hegan egiten utzi diote. Jolasa, umorea, erotismoa eta dantza nagusi dira antzezlan honetan. Glu Glu etxeak ekoitzia, Ugaitz Alegria eta Ylenia Baglietto aktoreak ditu protagonista 'Nick Maritxu nick Bartolo' obrak. Zuzendari lanetan, baina, Galder Perez ari da. Antzezlana Bergaran, otsailaren 4an, estreinatu ostean, berarekin hitz egin dugu.
Zeinek esango luke halako abesti herrikoi batek hainbesterako emango lukeenik...
Horrela da. Abesti, kontu eta kantu guztiek mila gauza gordetzen dute atzean eta, kasu honetan, hain herriko bihurtu den kanta honi hegoak jarri dizkiogu, mila zentzu bilatu, asko aurkitu eta denak hegan jarri ditugu. Kanta horren atzean, gainera, oso pertsonaia politak zeudela pentsatu genuen eta horiek dira agerian utzi nahi izan ditugunak.
Noiz eta nola sortu zen ideia?
Aspaldikoa da. Ideiak botatzeko bildu nintzen egun batean Glu Glu ekoiztetxekoekin; ideia atera, forma hartzen joan zen eta aurrera egiteko eskatu zidaten. Egia da gero buelta asko eman dituela obraren formak, gaur egun den komeria eroa bihurtu arte.
Zer gertatzen da ideia sortu eta taularatu arteko denbora tarte horretan?
Magia hutsa da sormen prozesua. Abiapuntu gisa testu bat egon badago ere, antzerkia testua baino askoz gehiago da, benetako bizitza izan behar baitu taula gainean. Horrela, behin imaginario baten zegoen hori, talde oso baten errealitatea bihurtzen da. Apurka-apurka forma hartzen doa dena. Aktoreekin lana lehenengo pertsonaiak esploratzeko, mugimenduetan jarri ondoren (kasu honetan dantzak barne, Maitane Zalduegiren koreografia), pertsonaia horiek jantzi (gero biluzteko, noski), espazio batean kokatu, argiekin koloreztatu... Itzela da antzezlanean bakoitza nola hazten den ikustea, bat-batean denak osotasun eder batean zentzua hartzen du eta badoa berez ibiltzen, korrika edo dantzan...
Zein da euskal antzerkigintzak egun duen oztopo edo zailtasunik handiena?
Ziurrenik konturik latzena gabezia da. Arlo askotako gabezia. Guk geuk sortzaileok ditugunak eta behar ditugunak, batetik. Eta bestetik, kanpotik espero ditugunak. Baina hain da eztabaidagarria eta luzea kontua...
Zer moduz gabiltza talentuz?
Faltan ez gaude. Herri txikia gara eta antzerkiari dagokionez, forma oso ezberdinetako sormen oparoa dago. Oso bestelako kontua da honek guztiak gero duen zabalkundea edo oihartzuna.
Zergatik Ugaitz Alegria eta Ylenia Baglietto?
Ugaitzekin lan asko, mordoa, egin izan dut. Oso ondo ulertzen dugu elkar eta horrela lan egitea plazera da. Bestetik, Ylenia aspalditik ezagutzen genuen, gauzaren batean koinziditu izan dugu ere, eta bere aktore ezaugarriak primerakoak ziren lan hau sortzeko. Oso esperientzia polita izan da biekin lan egitea, benetan pozik aktoreekin izandako esperientziarekin.
Funtzionatzen al du umore erotikoak Euskal Herrian?
Bai, eta primeran gainera. Aurrekoan Bergarako estreinuan momentu askotan eszenatokira begiratu beharrean ikusleen aurpegietara begiratzen nuen. Denek zuten irribarrea aurpegian. Momenturik erotikoenetan oso polita zen denen erreakzioa, oso ezberdinak: batzuek barre, beste batzuk gorritu aurpegia estaliz, beste batzuk Publikoak erreakzionatzen du, eta hori gauza handia da.
Saldu iezaguzu obra, zergatik merezi du sarrera erosi eta Nick Maritxu Nick Bartolo ikustera joateak?
Dibertimendu hutsa da, antzezlana hasten denetik bukatzen deneraino. Helduentzat fantasia hutsa da, edonork amets egin izan duen gau ero eta bero horietakoa. Beraz, gure fantasiak errealitate izatea hainbeste kostatzen zaigula dirudienez, ba ze demontre, goazen antzerkira ikustera eta harekin gozatzera!
Ze aurreikuspen duzue?
Ez da jakiten erraza. Antzerki programazioa oso momentu zailean dago krisia dela eta. Are okerrago euskaraz, beraz, batek daki! Dena dela, ni oso itxaropentsu nago, lanaren emaitza ikusita aukera asko dituelako plazarik plaza ibiltzeko. Guk horretarako sortu dugu behintzat, ikuslegoak goza dezan.