“Gala mill”

“Gala mill” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gala-mill/@@download/image/68p17-1.jpg
2006/11/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
The Drones
68.zenbakia
“Gala mill”
Laugarren disko hau aurrekoak baino maila bat beherago egon arren, australiarrek bere horretan jarraitzen dute: disko borobilak grabatzen, alegia. Emozioz eta tentsioz beteriko kantu sorta ederra idatzi dute Antipodetakoek, blues sustraietatik abiatuta, indarrez eta elektrizitatez jantziriko diskurtsoari eutsiz. Oraingoan kantu lasaiagoak dira, folk kutsuarekin, eta grabazio prozesuan egon daiteke horren arrazoia; izan ere, diskoa Tasmaniako baserri batean grabatu dute, eta sumatu egiten da naturak transmititzen duen lasaitasuna. Nolanahi ere, lan gihartsua da, baina era berean, ñabardurez edertua. Sasoian dago Australiako rock and roll harrobia, baina Drones apartak dira. Ez Ozeanian, ez mundu osoan, ez dago haiek bezalakorik.