Gal Gadot: "Emakume gidoilari gehiago behar ditugu"

Gal Gadot: "Emakume gidoilari gehiago behar ditugu" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gal-gadot-quotemakume-gidoilari-gehiago-behar-ditugu/@@download/image/gaztezulo_galga_1465304794.jpg
2016/06/13
erreportajea
Aitor Abaroa @abaroa37
Gal Gadot: "Emakume gidoilari gehiago behar ditugu"
DC komiki etxearen film berriak argi utzi du batman eta superman itzalean uzteko gai den superheroi bakarra dagoela, eta hori wonder woman da. ezagutu dezagun amazona gerlaria gorpuztu duen gal gadot (israel, 1985).


EZAGUTU GENUEN...
Fast & Furious (Justin Lin, 2009).
Auto tuneatuak, lapurrak eta poliziak uztartzen dituen saga arrakastatsuaren laugarren filmean egin zuen debuta Gadotek, paper txiki batean. Ikusleek oso gustuko izan zuten, ordea, eta ondorengo bi filmetan protagonismo handiagoa eman zioten.



HARRITUKO ZAITU...
Kicking Out Shoshana (Shay Kanot, 2014).
Jaioterrian film bakarra egin du momentuz. Publikoki homosexuala dela onartu eta taldekideek zein taldearen zaleek arbuiatu ostean gay komunitatearen erreferente bihurtzen den futbol jokalariaren istorioa kontatzen du.



KARTELDEGIAN...
Criminal (Ariel Vromen, 20016).

Hil den CIAko agente baten memoria eta gaitasun psikologikoak gaizkile bati inplantatuko dizkiote lehenengoak argitu gabe utzi zuen kasua argitu dezan. Kevin Costner, Gary Oldman eta Tommy Lee Jones txakur zaharrekin batera ikus daitezke etorkizun handiko Gadot zein Michael Pitt edota Alice Eve.



IKUSIKO DUGU...
Wonder Woman (Patty Jenkins, 2017).

DC komiki etxeak bere unibertso zinematografikoa zabalduko duten hainbat film ditu martxan, tartean, superheroi guztiak batuko dituen Justice League, baina guztien artean zaleek bereziki espero dutena amazona gerlariaren bakarkako filma da; datorren urteko ekainean estreinatuko dute.