Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Maspalomas'

Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Maspalomas' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizkaren-film-gomendioa-maspalomas/@@download/image/Pantaila-argazkia 2026-02-11 163750.png
2026/02/12

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Maspalomas'

‘MASPALOMAS’
⭐⭐⭐⭐ (4/5)

Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi
115’
Zinemetan eta Primeran plataforman

Maspalomas inguruan bertan gertatzen den epilogo luze, apurtzaile, ikusgarri, esplizitu, eta koloretsuak irekitzen du filma. Bisualki txundigarria da. Javi Agirrek kamerarekin maisuki ehizatu du Vicentek arnasten eta bizitzen duen guztia. Filmaren izenburua letra hori sendoz pantailan agertzen denean, ordea, pelikularen alderdi bisualak eta narratiboak haustura basati bat izango dute. Tramaren ekintza nagusiak protagonista zahar-egoitza batean sartzen dutenean hasiko dira. Hor pelikula erabat aldatuko da; protagonistaren bizitza berriarekin eta bere aldartearekin guztiz bat datorren haustura narratibo eta bisuala da. Bi testuinguru arras desberdin horiek guztiz baldintzatuko dute, bakoitzak bere erara, pertsonaiaren bilakaera. Bi inguruneen artean sortzen den kontrastea ezinbestekoa da istorioa azaltzeko. Hortik aurrera, Maspalomas konfinamendu psikologikoen, fisikoen eta identitate ezabatuen inguruko hausnarketa sotila bihurtzen da. Bikaina!

Onena: Jose Ramon Soroiz.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizkizu: 80 egunean (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 2010) eta Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 2014).