Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Toxic town'

‘TOXIC TOWN’
⭐⭐⭐⭐ (4/5)
Minkie Spiro
4 atal / Netflix
Corby-n, Ingalaterran, 80ko eta 90eko hamarkadetan izandako benetako gertaerak ditu oinarri Toxic Town telesailak: industria hondakin toxikoen kudeaketan izandako arduragabekeriak jaioberri ugariren sortzetiko malformazioak eragin zituen. Tragedia horrek kaltetutako hiru amen istorioa azalduko du: Susan McIntyre (Jodie Whittaker), Tracey Taylor (Aimee Lou Wood) eta Maggie Mahon (Claudia Jessie). Atsedenik gabe borrokatuko dira justiziaren alde, eta tokiko agintariei eta ustelkeria instituzionalizatuari aurre egingo diete. Iraganeko tragedia bat berrikusteaz gain, ingurumen arduragabekeriaren eta ustelkeria instituzionalaren ondorioei buruzko ohartarazpena ere egingo du. Antzezpen lan aipagarriari eta narratiba sendo eta biziari esker, oso arrasto sakona uzten duen seriea da. Netflix-ek 2025ean estreinatu duen ekoizpenik nabarmenenetakoa da.
Onena: Istorioa eta aktoreak.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizkizu: Erin Brockovich (Steven Soderbergh, 2000) eta Chernobyl (Craig Mazin, 2019).