Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'The danish woman'

Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'The danish woman' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-telesail-gomendioa-the-danish-woman/@@download/image/The-Danish-Woman-1.jpg
2026/08/24

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'The danish woman'

‘THE DANISH WOMAN’
⭐⭐⭐⭐(4/5)
Benedikt Erlingsson
6 atal
Filmin

Telesailaren protagonista Ditte Jensen da, Danimarkako espioi ohia. Reykjavikera erretiratu da bizimodu lasaiagoaren bila, baina ezin ditu bere iraganeko joerak baztertu. Bizitokia duen apartamentu-eraikina gudu-zelai modukoa bihurtzen du, auzotarrei arazoak “bere erara” konpontzen lagunduz. Komedia beltzaren, drama sozialaren eta absurdoaren arteko mugan kokatuta, telesailak Reykjavikeko apartamentu-bloke arrunt bat mikrokosmos bihurtzen du, non gaur egungo gatazka handiak islatzen diren. Abiapuntu horretatik, telesailak gai garaikideak jorratzen ditu: klima-aldaketa, teknologia menpekotasuna, arrazakeria edota Danimarka eta Islandiaren arteko tentsio identitario eta kulturalak. Trine Dyrholmek magnetismo handiz gorpuzten du pertsonaia eta kontakizunaren ardatz nagusia bihurtzen da. Bere anbiguotasunak, anti-heroi baten itxuran, ez du inor axolagabe uzten, eta ikuslea bere muga etikoak
zalantzan jartzera bultzatzen du.

Onena: Trine Dyrholm.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Woman at War (Benedikt Erlingsson, 2018).