Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Ponies'
‘PONIES’
⭐⭐⭐ (3/5)
Susanna Fogel
8 atal
SkyShowtime
Telesailaren lehen minutuetan Moskura bidaiatuko duzue, 1977. urtera. Ponies deituriko –inteligentzia zerbitzuetan erabiltzen den
“persons of no interest” (interesik gabeko pertsonak) esamoldetik eratorritako terminoa da– bi emakume dira protagonistak. Modu
erabat anonimoan aritzen dira lanean, idazkari gisa, Estatu Batuetako enbaxadan. Egun batean haien senarrak hegazkin-istripu
batean hilko dira, egoera misteriotsuan. Une horretatik aurrera, bien bizitza errotik aldatuko da: CIAko agente bihurtuko dira. Susanna
Fogelen zuzendaritza lanak hasieratik argi uzten du akzioaren ikusgarritasunetik urrundu nahi duela, eta arreta pertsonaien barne bi-
lakaeran jarriko duela. Horri esker, generoari eta rol sozialei buruzko gogoeta ere topatuko duzue. Gerra Hotzean emakumeak bigarren
mailakoak ziren pertzepzioa –edo sinesmena– hankaz gora jarriko du telesailak. Gaia sakona izan arren, eta espioitza-thriller generoa-
ren osagaiak nabarmenak badira ere, telesailak tonu arina du.
Onena: Giropen lana.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizkizu: The Americans (Joe Weisberg, 2013-2018) eta Killing Eve (Phoebe Waller-Bridge,
2018-2022) telesailak.

