Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Mo'

Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Mo' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-telesail-gomendioa-mo/@@download/image/MO.png
2025/05/22

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Mo'

‘MO’  ⭐⭐⭐⭐ (4/5)
Mo Amer eta Ramy Youssef
8 atal 
Netflix

Mo Amer-ek eta Ramy Youssef-ek sortutako Mo telesailak, umorea, drama eta kritika soziala uztartu ditu, eta “Mo” Najjar Estatu Batuetan bizi den errefuxiatu palestinarraren istorioa azaldu du. Bi kulturen artean bizi da, hiru hizkuntza hitz egiten ditu eta bere asilo eskaera ebatzi zain dago, bere familia palestinarra aurrera ateratzen saiatzen den bitartean. Drama eta komedia modu naturalean nahasteko duen abileziagatik nabarmentzen den telesaila da; atal bakoitzean, barreak eta gogoetak nahastuko dira. Aldi berean, nortasun kulturalari, egokitze-prozesuari eta immigrante baten bizitzari datxezkion zailtasunei buruz hausnartuko du, betiere oso benetakoa den ikuspegi pertsonal batetik. Serie fresko, zintzo eta dibertigarria da; bi munduren artean harrapatuta dagoen gizon palestinar baten bizitzari begirada sakona eskaintzen dio.

Onena: Tonua.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Master of none (Aziz Ansari, 2015).