Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Devil in disguise: John Wayne Gacy'
‘DEVIL IN DISGUISE: JOHN WAYNE GACY’
⭐⭐⭐⭐(4/5)
Maggie Kiley, Larysa Kondracki
8 atal
Skyshowtime
John Wayne Gacy benetako hiltzaileari buruzko kontakizuna da. True crime generoa errepikapenean eta morboan itota dagoela dirudien garaiotan, telesail honek, hiltzailea goratzetik urrun, biktimen duintasunean jarri du arreta. John Wayne Gacy, “pailazo hiltzailea” ezizenez ezaguna, AEBtako historiako serieko hiltzailerik basatienetakoa izan zen. Gutxienez 33 gizon gazte bortxatu eta hil zituen 1972 eta 1978 artean, gehienak adingabeak; horietatik 26 bere etxeko soto ilunean lurperatu zituen. Zortzi ataletan zehar, telesailak biktimei eta euren familiei omenaldia egin die: atal bakoitzean biktima baten (edo gehiagoren) istorioa azaltzen du,
eta amaieran haren izen-abizenak eta benetako irudiak eskaintzen zaizkio ikusleari.
Onena: Michael Chernus aktorea.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Monster: The Jeffrey Dahmer Story (Ryan Murphy, 2022).

