Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Des Vivants'
'DES VIVANTS’
⭐⭐⭐⭐(4/5)
Jean-Xavier de Lestrade
8 atal
Movistar +
Hamaika urte igaro dira 2015eko Parisko atentatuetatik. Urte hartako azaroaren 13an eraso bortitzak izan ziren eta gutxienez hiru leherketa, sei tiroketa eta bahiketa bat gertatu ziren Bataclan antzokian. Marie, Arnaud, Caroline, Sébastien, Grégory, Stéphane eta David, Bataclaneko erasoetatik bizirik atera ziren zazpi pertsona dira. Elkar ezagutzen ez bazuten ere, gau hartatik aurrera adiskidetasun berezi eta sakona sortu zen haien artean. Atentatuen gauean, erasotzaileei aurre egin zieten bi ordu baino gehiagoz antzokiko pasillo estu batean. Handik hilabete batzuetara, berriro elkartzea erabaki zuten, eta Parisko kafetegi batean lotura hauskor, baina funtsezkoa eraiki zuten. Biziraupenak lotura hautsezina sortu zuen haien artean, eta ondorengo urteetan bizitzak berreraikitzeko borrokan jarraitu dute. Bizitzak berreskuratzen saiatuko dira, bakoitza bere erara traumari aurre eginez. Telesailak zauri ikusezin horien bilakaera erakusten du. Ez du oihurik egiten, isiltasunetik hitz egiten du.
Onena: Gaiaren trataera.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Sambre (Jean-Xavier de Lestrade, 2023).

