Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'A better man'

Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'A better man' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-telesail-gomendioa-a-better-man/@@download/image/main_a_better_man_cea18bda5f.jpg
2026/07/23

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'A better man'

‘A BETTER MAN’
⭐⭐⭐⭐(4/5)

Gjyljeta Berisha
4 atal
Filmin

Ausarta eta lotsagabea da telesaila. Misoginia eta maskulinitate toxikoa ditu osagai, eta Interneteko profil anonimoen atzean ezkutatzen diren jarrerak, incel-ak, ezeztapenaren kultura eta matxismo sotil baina errotua dira hari nagusiak. Telesaileko protagonista Tom da, 40 urte inguruko gizon arrunta itxuraz. Ezizenetan babestuta eta feminismoaren aurkako amorruak gidatuta, iruzkin pozoitsuak egiten ditu sareetan, misoginiaz, arrazakeriaz eta matxismoz elikatuak. Bere jomuga ohikoenetako bat Live Stensvaag umoregile ezaguna da. Halako batean, Stensvaagek jasotako erasoen aurkako haserrea telebistan publikoki agertzen duenean,
sareko ehiztariek ehizatu egingo dute ehiztaria: hacker batzuek Tomen benetako nortasuna agerian utziko dute. Seinalatze
eta begirada zorrotzen presiotik ihes egiteko, Tomen aterpea amaren dendako ileorde eta arropen artean agertuko da.
Emakumez mozorrotzea erabakiko du jazarpenetik babesteko.

Onena: Anders Baasmo Christiansen.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: You (Greg Berlanti, 2018).