Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: '‘M. IL FIGLIO DEL SECOLO'

Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: '‘M. IL FIGLIO DEL SECOLO' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-telesail-gomendioa-2018m-il-figlio-del-secolo/@@download/image/144452733-71062395-b9d0-43e4-9cf8-439bca3109e6.jpg
2025/07/24

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: '‘M. IL FIGLIO DEL SECOLO'

‘M. IL FIGLIO DEL SECOLO’
⭐⭐⭐⭐ (4/5)
Joe Wright
8 atal / SkyShowtime

Joe Wright zinemagilearen M. Il figlio del secolo telesailak begirada sakon eta batez ere probokatzailea eskaini dio Benito Mussolinik XX. mendearen hasierako Italian izandako gorakadari. Italiako faxismoaren sustraiak erakusten ditu telesailak. Protagonista nagusiaren rola Luca Marinelli aktoreak jokatu du: intentsitate oso nabarmenarekin gorpuztu du Mussolini, eta une oro laugarren horma apurtu du ikusleari mezuak eta aldarriak jaurtitzeko. Ideien, soinuen, irudien eta kamera mugimenduen zurrunbiloa etengabea da, eta hasieran kosta egiten da erritmo horretara ohitzea, baina behin kode horiek onartuta, zirraragarria dela jabetuko da ikuslea. Onerako zein txarrerako, ikus-entzunezkoen errusiar mendia da, "rara avis" moduko bat, estreinaldien uholdearen barruan eskertzen den bitxikeria.

Onena: Duen tonu bitxia.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Peaky Blinders (Steven Knight, 2013-2022).