Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Andor'

‘ANDOR’
⭐⭐⭐ (3/5)
Tony Gilroy
Bi denboraldi
Disney +
Izarretako Gerra-ren zaleak ez direnek ere gozatzeko moduko osagaiak topatuko dituzte Andor telesailean, hasierako kapituluetatik frankiziako gainerako produktuetatik aldentzen baita; ez dago Jedi zaldunik, ez eta argi-sableen duelurik ere. Horren ordez, espioitza, errepresio eta erresistentzia istorio bat kontatzen du telesailak, sistema zapaltzaile batean harrapatutako pertsona arruntetan zentratuta. Sagako elementu tradizionaletatik urruntzen da, eta erregimen zapaltzaile baten aurka borrokatzearen konplexutasun moralak islatzen ditu. Rogue One Star Wars filmaren gertaerak baino bost urte lehenago girotua dagoenez, Cassian Andor (Diego Luna) espioiari jarraitzen dio istorioak, Aliantza Errebeldea sortu zen garaian. Andorren eraldaketa erakusten du: iraultzaile bihurtzen den lapurra, eta, azkenik, Inperio Galaktikoaren aurkako matxinadarekin bat egiten duena.
Onena: Frankiziaren ohiko mugak gainditzen dituela.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Star Wars saga.