Gaizka Izagirreren 'Pantaila txikian' blogen lehian

Gaizka Izagirreren 'Pantaila txikian' blogen lehian Azkue Fundazioaren 'Blogetan! Euskal blogariak lehian' txapelketaren bigarren ediziorako lehian sartu da Gaizka Izagirreren 'Pantaila txikian' bloga. Dagoeneko ireki dute bozkatzeko epea, eta martxoaren 13an ezagutaraziko dute irabazlea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-pantaila-txikian-blogen-lehian/@@download/image/Captura de pantalla 2017-02-15 a las 11.03.00.png
2017/02/15
Azkue Fundazioaren 'Blogetan! Euskal blogariak lehian' txapelketaren bigarren ediziorako lehian sartu da Gaizka Izagirreren 'Pantaila txikian' bloga. Dagoeneko ireki dute bozkatzeko epea, eta martxoaren 13an ezagutaraziko dute irabazlea.
Gaizka Izagirreren 'Pantaila txikian' blogen lehian

Gaizka Izagirreren Pantaila txikian bloga lehian da Azkue Fundazioaren Blogetan! Euskal blogariak lehian txapelketarako. Guztira 129 blog aurkeztu dira lehiaketara, eta dagoeneko ireki dute bozketarako epea. 

Azkue Fundazioak antolatutako lehiaketaren bigarren ediziorako partehartzaile kopurua handitu da; kultura arloko blogak nagusi dira, eta horien barruan denetik dago, zinema, musika, literatura, sukaldaritza... Aisialdia, gizartea, zientzia eta politika kategoriak lantzen dituzten blogak era aurkeztu dira lehiaketara. Irabazlea martxoaren 13an ezagutaraziko dute.

Horien guztien artean dago gure kolaboratzaile Gaizka Izagirreren Pantaila txikian bloga; dakizuenez, telesailen inguruan hilero bideo blog bat argitaratzen du. Telesail Amerikarren jarraitzailea, Ingelesen zalea eta Nordikoen maitalea; baina batez ere, “nondik ateratzen duzu denbora hainbeste telesail ikusteko?” esaldiaren aurkari gogorrena eta Lost telesailaren defendatzaile sutsuena da Izagirre.

Oraindik ezagutzen ez baduzu, ez galdu bere bideoak PANTAILA TXIKIAN blogean! Hemen duzue azkeneko bideoa:

BOZKATU NAHI DUZU? 

Botoak eskaintzeko garaia heldu da! Pantaila txikian bloga gustatu bazaizu, bi bide dituzu bozkatzeko:

1) Twitter: Dagokion lerroan agertzen den “Twitter” botoia klikatu (Twitterren saioa hasi beharko duzu). Txio bat sortuko du botoarekin.

2)Blogetan Webgunea: Dagokion lerroan “Bozkatu” klikatu.