Gaizka Izagirreren gomendioa: 'After the party'

Gaizka Izagirreren gomendioa: 'After the party' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-gomendioa-after-the-party/@@download/image/Pantaila-argazkia 2025-12-03 090349.png
2025/12/04

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren gomendioa: 'After the party'

‘AFTER THE PARTY’
Peter Salmon
6 atal
Filmin

Zeelanda Berriko telesail laburrak institutuko irakaslea den Pennyren istorioa kontatzen du. Familiarekin eta lagunekin antolatutako festa batean, Pennyk alabaren lagun bati abusuak egin izana leporatuko dio senarrari (Peter Mullan); inork ez dio sinetsiko, eta haren mundua amiltzen hasiko da. Telesaila gertaera horretatik bost urtera kokatzen da, gizona Zeelanda Berrira itzultzen den garaian. Narrazioak denboran jauziak egiten ditu (flashback bidez), gertatutakoaren eta horren ondorioen hariak pixkanaka aletzeko. Misterioa argitzearen alde baino gehiago, suspense moral eta psikologikoaren alde egin du telesailak. Dramaren sustraiak baditu ere, zenbait unetan thriller psikologikoaren bideari jarraitu dio. Estilo naturalista, soila eta apaingarririk gabekoa du. Robyn Malcolmek interpretazio bizia, konplexua eta erraietakoa eskaintzen du. Egindako lana aparta da!

Onena: Robyn Malcolm eta bere pertsonaia (Penny).
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Unbelievable (2019, Susannah Grant).